|
Eibar FM 107.4 |
| Curso 2008 / 2009 Ikasturtea | ||
![]() Promoción 2008 – 2009 promozioa |
La Sallek Eibarren daramatzan 50 urte hauen ospakizunari amaiera emateko, Irakaskuntza Sustatzeko Elkargoak (ISE) eta La Salleko zuzendaritzak 2008-2009 ikasturteko ikasleak zoriondu nahi ditugu lortu dituzten emaitzengatik, eta era berean, irakasleei, familiei, IGEri eta laguntza eman digutenei opor zoriontsuak desiratuz eskerrak eman nahi dizkiegu egin duten lanarengatik eta ospatu diren ekitaldietan parte hartzeagatik. |
|
![]() |
||
|
Como colofón del 50 aniversario de La Salle en Eibar, La Asociación Propulsora de Enseñanza (APE) y la dirección de La Salle felicitan a todo su alumnado por los resultados obtenidos a lo largo de este curso 2008 – 2009; así mismo, agradecen al profesorado, familias, APA y colaboradores por la labor desarrollada y por su participación en todos los actos celebrados deseándoles a todos unas muy felices y merecidas vacaciones. |
||
|
Ekainak 5, literatur bazkaria izan genuen La Salle ikastetxeko hainbat irakasle eta ikaslek. Euskara sustatzeko asmoz egiten ditugun makina bat saioetako azkena izan dugu aurtengo hau. Anjel Lertxundiren "Zoaz infernura laztana" liburua izan genuen hizpide eta esan beharra dago oso interesgarria izan zela liburuaren eta idazle izatearen gainean Anjelek esandako guztia. Ikasle Batzordeko zenbait ikasle egon ziren bertan, irakasleekin eta Anjelekin euskararen inguruan une atseginez pasatuz. |
![]() |
|
|
|
El 11 de Julio, la quinta del 69 prepara una gran cita para su reencuentro después de muchos años. Según la información que tengo, el evento tendrá lugar en el Asador Azitain. Entre los actos está previsto una visita al centro que los vio crecer. Desde aquí un abrazo para todos y todas deseándoles un feliz día. Si queréis saber más, podéis entrar en el blog que han hecho para este encuentro. En él además podréis ver fotos de aquellos tiempos. ¡Fantástica la foto de la selección de 5º B! |
|
|
El hermano Genaro Saéz de Ugarte, de la Fundación La Salle Argentina, llegó ayer a Eibar para informar sobre los proyectos que la ONG Proega está desarrollando en las zonas más deprimidas del país sudamericano, y que están financiados por el ayuntamiento de la villa armera. Aprovechó la visita para agradecer al alcalde toda la ayuda enviada e informarle sobre los proyectos que se pretenden llevar a cabo el próximo año, además de visitar los dos colegios La Salle existentes en Eibar y hablar a los alumnos sobre todo el trabajo desarrollado en Argentina por Proega. |
![]() |
|
|
|
LA SALLE ABENTURA Duela aste bat, La Salle Azitaingo gazteenek, hots, DBH 1. mailakoek, Nafarroako Sendaviva Jolas Parkera txangoa egin dute. Denera, begiraleak barne, 65 neska-mutil. Euskal Herrian dugun Jolas Parkerik deigarrienetako bat izaki, bisitatzeko irrikaz joan ziren eta, egia esan, ez zitzaien batere damutu. Hango begiraleen harrera, hango hegaztiak eta basapiztiak, hango jolasak, ibilbideak eta entretenitzeko baliabideak biziki gustagarriak egin zitzaizkien. Nafarroako alde ezezagun harekin ia maitemindu ziren. Ia diot, zeren, egin zuen euri-zaparradarengatik izan ez balitz, eguna erabat osoa izango baitzen. Hala ere, eguzkiak ere lagundu zien, hainbeste ezen batzuk uretan ere ibili baitziren. Dena den, eraman zuten asmoa goiti-beheiti bete ahal izan zuten: naturarekin bat egin, natura errespetatzen ikasi, naturaren zati bat garela jabetu, lagunen arteko bizikidetza naturaren eremuan eman,... hitz batez, naturarekin batera gozatu. 2.DBHkoek ere aukera ezin hobea izan zuten kirola eta abentura uztartuz,elkarbizitzaz gozatzeko.Hauek Zuhatzako irlara joan ziren eta bertan arrauna,Optimis,windsurf eta piragua egiten aritu ziren ostarteak eta euria lagun zutelarik.Oso ongi igaro dutela esan digute . Bestalde, 4.DBHko ikasleak ere Arabako Bernedo herrian egon dira, elkarrekin momentu alaiak pasatzen eta inguru naturalean abentura kirolak ( kanoak, paintball…) praktikatzen.
|
|
|
Maitzaren 4 eta 5ean La Salle Azitaingo DBH 2ko ikasleak, Elgoibarren-n egonak dira, eskalada ikastaro bat egiten eta ikasitakoa praktikan jartzen. Honez gain, elkarrekin goiz zoragarri pasatzeko ere aukera izan dute. Los días 4 y 5 de mayo los alumnos de 2º de la ESO han estado en Elgoibar haciendo un curso de escalada y poniendo en práctica lo aprendido. Además han tenido la oportunidad de pasar una mañana fantástica disfrutando juntos. |
![]() |
|
![]() |
Juan Mari Irigoien idazle altzarra Azitaingo La Salle ikastetxean izan da astearte honetan. Ikastetxeak, Eibarko udalaren laguntzaz, Idazleak Eskolan ekimena dela-eta, gonbidatu zuen idazlea. Odolean neraman liburuari buruz hitz egin zuen Batxilergoko ikasleekin. Horrez gain, bere bizitzaren gainean egin zuen berba. Ikasleak gustura aritu dira. Ekintza hau euskara sustatzeko asmoz antolatzen diren saioetako bat da eta aurtengo Euskal Astearen egitarauaren barruan kokatu dugu. |
|
|
Pasa den astean Uxue Alberdi kazetari, bertsolari eta idazlearekin egon ginen Portalean, Eibarko Berritzeguneak antolatutako saio batean. Elgoibartarrak Aulki bat elurretan liburuaz hitz egin zigun batxilergoko ikasle eta hainbat irakasleri. Suedian girotutako liburua nola bururatu eta idatzi zuen azaldu zuen. Egun horretan bertan bigarren liburuaren aurkezpena zeukan Donostian, baina; hala ere, saio aberasgarria izan zen, giro jatorra nagusitu zelarik. |
![]() |
|
![]() |
Iñaki Mendizabal idazle berrituarrak Azitaingo La Salle ikastetxean izan zen duela egun batzuk. Ikastetxeak Idazleak Eskolan ekimena dela-eta, gonbidatu zuen kazetaria. Pellot eta enperadorearen bahiketa abentura liburuari buruz hitz egin zuen 3.DBHko ikasleekin. Horrez gain, euskal piraten gainean egin zuen berba. Ikasleak gustura aritu ziren. Ekintza hau euskara sustatzeko asmoz antolatzen diren saioetako bat da eta aurtengo Euskal Astearen egitarauaren barruan kokatu dugu |
|
|
Urtero bezalaxe, DBHko 3. mailakoek Candanchura egin zuten eski irteera. Nahiz eta eguraldiak lagundu ez, pare bat egun igaro zituzten jo ta su maldan gora maldan behera eskiatzen. Egun ahaztezinak benetan izan dira bai ikasle bai irakasleentzat. Como todos los años, los alumnos y alumnas de 3º de la ESO han hecho una salida a Candanchú para esquiar. Aunque el tiempo no ha acompañado, al menos un par de días estuvieron esquiando montaña arriba, montaña abajo. De verdad han sido unos días para no olvidar, tanto para el profesorado como para el alumnado. |
![]() |
|
![]() |
Azaroaren 15ean La Salle Azitaingo adin desberdinetako ikasleek, urpekoen ikastaroa egin zuten Ipurua kiroldegiko igerilekuan. Hiru orduko ikastaro honetan zoragarri pasatzeaz gain, urpean ibiltzeko ikasi behar diren hainbat material eta gaitasun landu zituzten, hala nola, arnasketa artifiziala, oxigenontziaren erabilera, arnas erreguladorearen erabilera, ea. Idatzi honen bidez eskerrak eman nahi dizkiogu Eibarko Kirol Elkarteko Urpekoen arloko kideei beraien laguntza eta jatortasuna eskaintzeagatik, eta baita Eibarko Patronatoari ere igerilekua erabiltzen uzteagatik. El 15 de noviembre alumnos y alumnas de diferentes edades han realizado un curso de submarinismo en la piscina del Poliderpotivo de Ipurua. En el curso han aprendido a conocer y utilizar el material de submarinismo así como las técnicas para practicar el mismo. Desde estas líneas queremos agradecer a los monitores de La Sociedad Deportiva de Submarinismo de Eibar por su ayuda y al Patronato de Eibar por dejarnos utilizar la piscina. |
|
|
Lehenengo batxilergoko ikasleak Madrilen izan ziren ikasbidaian. Bertara iritsita, Zooan izan ziren eta bertan aurkitzen diren hainbat animalia ikusteko aukera izan zuten. Horrez gain bertako animaliekin egiten dituzten espektakuluez gozatu zuten, hala nola, izurdeena, txoriena,… Afalostean, inguruetan zegoen Karaoke batean bakoitzaren izar dohainak azaltzeko abagunea izan zuten. Hotelean gaua igaro ondoren Madril hiria ezagutu zuten eta ondoren Xanadu gune komertzialean elurretako kirolak eta karting-a egin zituzten. Itzuleran Burgosen egindako geldialdian, bertako katedrala ezagutu zuten. Askorako eman duten hiru egun zoragarri igaro zituzten bertan, ikusiz, ikasiz eta elkarrekin ondo pasaz. Los de 1º de Bachiller han pasado varios días en Madrid. Al llegar visitaron el Zoo y pudieron disfrutar de los animales y los espectáculos que había. Por la noche estuvieron en un Karaoke donde demostraron sus habilidades para ser unas estrellas de la canción. Al día siguiente visitaron la ciudad y luego Xanadú donde disfrutaron de los deportes de nieve y posteriormente de los kars. Al volver, pararon en Burgos para conocer su catedral. Han sido unos días para conocerse y pasarlo bien todos juntos. |
![]() |
|
![]() |
Bigarren batxilergoko ikasleak Bartzelonan eman dituzte lau egun. Bidaia honen helburua Bartzelonako gune turistiko interesgarrienak “ Park Güell, Sagrada Familia, Ramblas…” ezagutzea izan da eta baita ikasleen arteko harremanak sendotzea ere. Bai irakasle bai ikasleak oso gustura bueltatu dira, bigarren ebaluazioa gogor hasteko indarrez beterik. Los de 2º Bachiller han pasado cuatro días en Barcelona. El objetivo ha sido conocer los espacios interesantes de la ciudad: Parque Güel, La Sagrada Familia, las Ramblas... Por otro lado se ha conseguido tener unas relaciones entre ellos muy agradables. Tanto el profesorado como el alumnado ha vuelto muy satisfecho del viaje con ganas de comenzar y de trabajar con fuerza en la segunda evaluación. |
|
|
Azaroaren 5ean eta 12an DBH 3ko ikasleak, Itziarko Aixa kobazuloan egon ziren, espeleologia ikastaro bat egiten eta ikasitakoa praktikan jartzen. Honez gain, elkarrekin goiz zoragarria pasatzeko aukera ere izan zuten. Los días 5 y 12 de Noviembre los alumnos de 3º de la ESO visitaron la cueva de Aixa para hacer un cursillo de espeleología y poner en práctica lo aprendido. Aparte de eso, tuvieron la oportunidad de pasar juntos una mañana muy agradable. |
![]() |
|
![]() |
BERROGEITA HAMAR ETA EUSKARA Berrogeita hamar urte. Horra hor. Mende baten erdia gazteen artean Jesusen mezua zabaltzen. Baina La Sallek Jesusen mezua zabaltzeaz gainera, gure Herriko hizkuntza eta kultura lantzen dihardu etengabe. Aurten Eibarren ospatu du Euskararen Eguna arazoaren 8an. Egun horretan gure hizkuntza eta kultura aldarrikatzen ditu lau haizetara eta halaxe egin zuen Eibarren. Gurekin ospatzera etorri zirenei Anai Zuzendariak ongietorria eman zien Ikastetxeko Batzar Gelan eta salletar orkestrak Agur Jaunak abestu zien. Ekitaldia xarmangarria eta gogoangarria izan zen. Ondoren, Portalera abiatu ginen bertan Eibarko tradizioa eta kultura bisitatzera. Han abegi onez hartu gintuzten eta Eibarren inguruan zerbait gehiago jakinda irten ginen. Arraten Eukaristia ospatu genuen. Orkestrak, organoak, abeslariek, partehartzaile guztiek are eta ederragoa egin zuten berez ederra den ospakizuna. Eta bukatzeko bazkaria. Euskararen Eguneko bazkaria Kantabria Jatetxean. Dena fin eta dena zoragarri. Abestiak, bertsoak eta giroa, espezialak. Honela eman genion hasiera heldu den 30ean San Andres Parrokian jarraia izango duen 50. urtemugari. |
|
|
DBH
1.go ikasleak urriaren 9an Emaus Gizarte Fundazioa
ezagutzeko aukera izan zuten. Gizartea sentsibilizatzea,
justiziaren, pobreziaren eta azpigarapenaren arrazoien eta
irtenbideen berri izatea izan zen helburua. Emausen nola
egiten duten lan ikusi eta tailer praktiko batean parte
hartzeko aukera izan zuten. Bisita eta gero, Donostia aldera
abiatu ziren, Alderdi Ederrera, bazkaltzeko, jolasteko eta
lagunekin gozatzeko.
DBH
2.mailako ikasleak berriz, egun berean, Oiartzun aldera jo
zuten. Bertan herriko plazan Tren Txu-txua hartu eta
Arditurriko meategira jo zuten , ze, erromatarrek ustiatzen
hasi ziren meategia 1984 arte ustiatu zuten. Bertatik zinka,
beruna, burnia, e.a. atera baitzuten eta uda honetan ateak
zabaldu dituzte, didaktikoki, taldeek bisita dezaten.
Meategia utzi ondoren, trena berriz hartu eta Herri
Musikaren Txokoa ikustera joan ginen. Bertan, munduan zehar
ezagutzen eta jotzen diren musika tresnak ikusi, ukitu,
jotzeko aukera izan genuen. Bisitaldi gidatuak amaitu
ondoren trenak herriko plazara eraman gintuen. Plazan,
denbora librea izan genuen bazkaltzeko, jolasteko, hitz
egiteko aukera izan genuen.
El alumnado de 1º de
la ESO, el 9 de octubre, tuvimos la oportunidad de visitar
la Fundación Social Emaús en San Sebastián.El objetivo era
conocer el modo de trabajar de esta Fundación en la ayuda a
salir de la pobreza. Mediante un taller práctico vimos las
posibilidades que hay para ayudar a los necesitados. Después
de la visita nos dirigimos a los jardines de Alderdi Eder
para comer, jugar y disfrutar de la compañía de nuestros
compañeros. El mismo día, el alumnado de 2º de la ESO fuimos
a Oyarzun. En la plaza del pueblo cogimos el tren Txu - txu
y nos dirigimos al yacimiento romano de Arditurri. Aquí se
extraía zinc, hierro y plomo. Este yacimiento se descubrió
en 1984 y este año se ha abierto al público. Al acabar la
visita, volvimos a coger el tren y nos fuimos a visitar el
Museo de la Música Popular. Allí pudimos ver y tocar
diversos instrumentos de todo el mundo. Al acabar la visita,
el tren nos devolvió a la plaza del pueblo donde tuvimos
tiempo libre para comer, jugar y charlar hasta la hora de
volver a Eibar.
|
![]() |
|
![]() |
Urriaren 5ean, La Salle-Azitaineko Antzerki-taldeko kideok Zaragozako Expora joan ginen. Urtean zehar egindako lana eta antzezpenak saritu nahian, bidaiatxo bat egitea erabaki genuen taldeko 28 partaideok. Hauetatik 23k izan genuen Zaragoza aldera abiatzeko aukera: erakusketak, ikuskizunak eta antzezpenak bertatik bertara ikusteko. Zaragozako Expoa Urari eskainia zegoenez, ikasleon sensibilitatea eta ekologia sena indartzeko aukera izan genuen. Hainbat pabilioi ikusi genituen, hauetatik interesgarrienak: Japonia, Alemania, Nepal, Marocco, Aquarium-a izan zirelarik. Antzezpenen artean: Iceberg eta El Hombre vertiente. Ikuskizunen artean: El circo del solen muntaia, itsasoa eta naturan oinarritua, gogokoena izan genuen. Aurten ere antzerki taldeak aurrera jarraitzeko asmoa du, proiekto berriak, solidaritza landuz ,aurrera ateratzeko. El 5 de octubre los componentes del grupo de teatro de Azitain hemos ido a la Expo de Zaragoza. Este viaje se decidió como compensación por todo el trabajo realizado el curso pasado. De los 28 participantes, 23 hemos tenido la oportunidad de poder asistir a las exposiciones, conferencias... Como la Expo está dedicada al agua, hemos podido tomar contacto y conciencia con la ecología visitando los interesantes pabellones de Japón, Alemania, Nepal, Marruecos, el Aquarium... Vimos así mismo el montaje teatral del Circo del Sol dedicado al mar y a la naturaleza. Este curso también tenemos la intención de continuar el grupo de teatro solidario con un nuevo proyecto de ayuda al tercer mundo. |
|
|
Irailaren 19an, Azitaingo La Salle ikastetxeko ikasle eta irakasleok ikasturteari hasiera eta bedeinkapena eman genion Arraten. Goizean ikastetxetik irten eta oinez Arratera igo ondoren santutegian ozpakizuna izan genuen, bertako Ama Birjiñari bedeinkapena eskatuz. Ondoren, elkarren arteko harremanak sendotzeko, jokuak eta jolasak egin genituen bertako zelaian, guztia musikaz alaiturik. Bazkalostean, eta ingurua txukundu ondoren, beherako bideari ekin genion. Eguna pattal xamar hasi bazitzaigun ere, bukaera zoragarria eman genion, elkartasun, alaitasun eta adiskidetasun jatorrean. El 19 de setiembre todo el alumnado y el profesorado de Azitain subimos a Arrate a comenzar el curso bendiciéndolo. Salimos por la mañana del Centro y subimos andando. Al llegar entramos al Santuario para pedir a la Virgen su bendición y ayuda para este curso. Después nos juntamos en la campa para participar en diferentes juegos y actividades alegrados por la música. Cuando acabamos de comer y de limpiar el entorno, regresamos de nuevo al pueblo. Aunque la jornada comenzó lluviosa, al final el día mejoró y lo pasamos fantástico todos juntos. |
![]() |
|
|
Próxima sesión: Urrengo saioa:
|
GURASO ESKOLA ESCUELA DE PADRES Y MADRES Curso 2008 - 2009 Ikasturtea |
|
|
|
TEMAS - GAIAK 1. Gizarte trebetasunak gurasoek duten rolerako. Habilidades sociales para el rol de padres y madres. 2. Gaztedia eta drogak. Los jóvenes y las drogas. 3. Nolakoa da gure seme-alaben pentsakera? ¿Cómo piensan nuestros hijos e hijas? 4. Balioak familian. Valores en familia. 5. Hezkuntza sexo-afektiboa. Educación sexo-afectiva. 6. Hizketatu erabakiak hartzeko. Dialogar para tomar decisiones. 7. Eskola etekina. El rendimiento escolar.
|
FECHAS - DATAK Octubre 23 Urria Noviembre 20 Azaroa Diciembre 11 Abendua Febrero 5 Otsaila Marzo 12 Martxoa Mayo 21 Maiatza (Se ha cambiado - aldatu da) Junio 11 Ekaina |
|
|
||